Menu Close

MENDI IRTEERA: LUZUERO

Larunbatean, hilak 25, Luzuerora (Punta Lucero) abiatu ginen. Autobusez Aldapa auzoraino hurbildu ginen, eta bertatik hasita, ikuspegi eta eguraldi ederraz gozatzeaz gain, zutik geratzen diren lubaki, kanoi, galeria eta abarren historia ere ezagutu genuen. Tontorrean hamaiketakoa jan eta gero, berriro ere Aldapa auzoraino jaitsi ginen, oraingo honetan pistatik.

Laburbilduz, goiz-pasa ederra bizi izan genuen, eta aukera paregabea izan zen Ezkerraldeko berbalagunek elkar ezagutzeko. Mila esker bertaratu zineten 25 berbalagunoi! Hona goizak emandakoaren argazki batzuk: