Menu Close

MAITASUN MEZUEN LEHIAKETA: IRABAZLEA

Joan den hilean, Berbalagun egitasmoak maitasun mezuen lehiaketa antolatu zuen. Bertan, 70 mezu inguru aurkeztu ziren. Irabazlea aukeratzeko, Berbalaguneko jarraipen batzordea izan zen epaile taldea, eta honako irizpideak hartu dira kontuan: mezuaren egokitasuna, kohesioa, zuzentasuna, originaltasuna eta genero berdintasun printzipioak. Behin mezu guztiak baloratuta, honako  hau izan da sariduna. Egilea: ARKAITZ BASTERRA:

”Begiak zabaltzen ditut gau erdian artega, izerditan blai, zulo beltzean erortzear. Hor zaude, arnasa sakon, nire aldamenean lasai. Dena ondo dago.”

Bigarren, honako mezu hau izan da. Egilea: DAVID AHEDO:

”Bakoitzak aukeratzen ditu musu eman nahi dituen ezpainak, begiratu nahi dituen begiak, zaindu nahi duen bihotza eta bizitza osorako ondoan nahi duen pertsona.”

Hirugarren, honako mezu hau izan da. Egilea: ANDREA BELLA

”Promesarik ez

unea bizi

aulkia izarak izarrak

ilargia hire aurpegian

desioa sua pasioa

katerik ez gure unibertsoan

zeru zati hau

ez gehiago

ez gutxiago”

Hona jasotako mezu guztiak. MILA ESKER PARTE HARTU DUZUEN GUZTIOI:

”Malko zein irri, martxan zein geldi, oker zein fin, apal zein bizi, gaurkoan eta beti, zure burua miretsi, emakume zoragarri!”

”Ene Fabian,

Munduko sinfoniarik alai eta miragarriena konposatu nahiko nuke gure bihotz isolatuen doinuak elkartuz.

Zurea beti,

Laura”

”Maite zaitut ez da pelikula bat, ez liburu bat, ez abesti bat ere, nire bihotzetik sortzen den sentimendua da.”

”Ez naiz athleticzale bihotzekoa, bihotzak egun batean gelditzen delako. Athleticzale arimakoa naiz, arima betirako delako.”

”Niri bidaiatzea gustatzen zait. Lehengo bidaia egin nuenean esperientziaz maitemindu nintzen eta orain uda guztietan leku berriak ezagutzera joaten naiz.”

”Zure musuek sirimiriak bezala blaitzen naute.

Zure hitzak haize firi-firi baten gisako laztanak dira.

Zure mingaina marrubizko marmelada lehertzean.

Zure ahotik ateratzen denak higitzen nau.

Maite zaitut eta ez dakit zergatik.”

”Uste nuen maitasuna ez dela benetakoa.

Beti amaitzen den ilusioa zela.

Nire gorputza, nire ahotsa, ez dira balio.

Zu gabe ez bainaiz ezer.”

”Egia esanez, asko maite zintudan horren garaiz joateko. Orain leku guztietan ikusten zaitut, nahiz eta inon ez egon. Faltan botatzen zaitut.”

”Hemen behean zain nauzu, ez daukat zalantzarik goitik zainduko nauzula.

Maite zaitut aitona MILA ESKER PARTE HARTU DUZUEN GUZTIOI.”

”Zurekin mundua koloretsua ikusten nuen, baina zu joan zarenetik mundua grisa ikusten dut. Amama”

”Zurekin nagoenean ondo sentitzen naiz, ni neu naiz, une txarrak eta tristura kentzen ditut, mila esker nire bizitzan egoteagatik.”

”Oraindik gogoan dut ikusi nuen zure lehen partidaz, mila emozio askotan zutik jarri ninduzun, bizitzan dena pasioz egiten dela eta irabazteko bihotza izan behar dela irakatsi zenidan. Saskibaloia”

”Irribarre bat besterik ez baduzu,

eman maite dituzun pertsonei,

pertsona horiek zuri eman

diezazuten.”

”Zeu zara nire bizitzan falta zena. Ezagutu baino lehen oso pozik bizi nintzen, baina orain ez dago hobetzerik. Eskerrik asko zaren moduan izateagatik.”

”Zurekin egoten naizenean ez da denbora pasatzen. Ez dakit zer egingo nuke zu gabe, fidatzeko pertsona, gaizki banago laguntzen didana. Maite zaitut laguna.”

“Asko maite zaitut, eta hainbeste maite nahi ez zaitudan arren, ezin zaitut gutxiago maite”.

”Zuri nire bizitzan beti egon zara,nire sentimenduak kontrolarzen dituzu. Nire bizitzan oso inportantea zara eta zuk gabeko bizitza ezin dut imaginatu,musika.”

”Zuk txikitatik lagundu didazu,zuri esker,erori ba naiz, beti altxatzen naiz eta horregaitik nire bizitza hobetu duzu ,saskibaloia .”

”Zure ezti zaporeko ezpainak ukitzeak zerura bidaltzen nau. Zure ahotza entzutean pozik jartzen naiz. Nire bihotza dardarka dago su inguruan zaudenean. Nire arimaren lapurra zara.”

”Nirekin txikitatik zaude, oztopoak eta lesioak pasatu ditugu. Liga irabazten ari gara zuk dena irakasten diguzulako. GURE FUTBOL TALDEA.”

”Haiek beti laguntzen eta animatzen didate, hauek bakarrik dira bi arrazoi, arrazoi infinituak daudelako zuek maitatzeko. Nire saskibaloi taldearentzat”

”Nik neure burua maite dut, neure buruarekin maiteminduta nago eta ez dut besterik maite behar bizitzaz gozatzeko.”

”Liburu bat irakurri nuen lehen aldian maitemindu egin nintzen, konturatu nintzen liburu bakoitzean pertsona desberdina bihurtzen zarela eta bakoitza abentura berri bat dela.”

”Bakoitzak aukeratzen ditu musu eman nahi dituen ezpainak, begiratu nahi dituen begiak, zaindu nahi duen bihotza eta bizitza osorako ondoan nahi duen pertsona.”

”Maitatzea errespetatzea da, beste pertsonaz arduratzea. Izan ere, arazo bat dagoenean, hiru gauza horiek bete behar dira.”

”Negu honetan ere maiteko zaitudala esan nahi nizun. Horixe bakarrik eta guzti hori matte”

”Amama,

Badakit ez zarela inoiz Whatsapp fansa izan, baina esan behar dizut faltan somatzen zaitudala eta zinez espero dut mezu hau heltzea zauden lekuan zaudela.”

”Nire bihotzak beti taupada egiten du zugatik beti,nire bitzitzaren poza zara, maite zaitut.”

”Lehenengo egunetik gurekin eta inork ez antzeman, gu babesten gaituzu eta guk egunero pixka bat gehiago mintzen zaitugu, ene natura maitea.”

”Maite zaitut. “Hori bakarrik”. Suposatzen dut badakizula nire mundua kolorez betetzen duzula. Baina, argi dago maitatzea ez dela “hori bakarrik”.”

”Zergatik ni?

Zergatik ni eta ez neska eder hori?

Zergatik ni eta ez zure crush den hori?

Zergatik ni?

Zergatik zu eta ni?”

”Zurekin nagoenean ondo sentitzen naiz, ni neu naiz, une txarrak eta tristura kentzen ditut, mila esker nire bizitzan egoteagatik.”

”Zurekin egoten naizenean ez da denbora pasatzen. Ez dakit zer egingo nuke zu gabe, fidatzeko pertsona, gaizki banago laguntzen didana. Maite zaitut laguna.”

”Egia esanez, asko maite zintudan horren garaiz joateko. Orain leku guztietan ikusten zaitut, nahiz eta inon ez egon. Faltan botatzen zaitut.”

”Maite zaitut. Atzo. Gaur. Bihar. Egunero esnatzean, hartu ispilua eta esan iezaiozu zeure buruari: “maite zaitut”.”

”Agian mezua ez da zerura ailegatuko, baina nahi nuke zuk irakurtzea. Egunero zaude gure bihotzean eta transmititu diguzun guztia lortzen ari naiz.

Bihotzez,

Zure biloba”

”Heldu nazazu eskutik, zuk dakizun bezala eta gelditu denbora gure ilunabar politenean, zu eta bion musu baten erdian.”

”Euria ari duenean maite zaitut,

Egun oskarbietan ere maite zaitut,

Urrun zaudenean ere maite zaitut,

Hemen zaudenean hurbilago nahi zaitut.”

”Iheslari maitea:

Kaixo eta ongi etorri.

Nire miresmena eta maitasuna zu bezalako denei, bizimodu berri bat lortzen saiatzen ari zaretenoi.”

”Zure enigma utzikeriaren kontrakoa da, bizitzea da. Nire nahiari izena jartzen dion hitza zara. Neguan, udaberriko paisaia.”

”Zure herriko taberna ixten badute, nire bihotzeko likido pozoina edan dezakezu”

”Etxetik sartzen entzuten dizudanetik, lehen aldiz zaunka entzuten dizudanera, inoiz sentitu ez dudan zerbait sentitu dut nire baitan, maite zaitut Negu.”

”Nebatxo, eskerrik asko nire bizitzan agertzeagatik, zuri esker dakit zer den norbait maitatzea mugaraino, inoiz ez joan.”

”Ez naiz heroe bat, ezta ospetsu ere ez, baina eskertzen dut zuk naizen bezalakoa maitatzea.”

”Ikusi zintudan lehenengo aldian, suziri bezalako moduan sentitu nuen nire gorputz osoa, eta orain zurekin jolasten, abesten eta dantzatzen ditudan arratsalde guztiak hoberenak dira.”

”Ezagutzen zaitudanetik bizitzak desio bat eskatzeko aukera emango balit ezagutzea desiatu nuke.”

”Lurra maitia, Andaluzia polita faltan sentitzen dizut, zurekin bueltatuko naiz?”

”Kaixo maitia: Zu naiz, zure betiko laguna. Gogoratu: besteei maitatu ahal izateko, lehenengoz zure burua maitatzea. Besarkada handi bat. Maite zaitut.”

”Nire irribarrearen arrazoia zara, inspirazioa, ametsa egia bihurtua, laztantzen nauen haizea.”

”Euskara maitea:

Ibaia bazina bezala, marmarka, darizu;

hitz jakintsuekin, kementsu, eramaten nauzu,

atsotitzen aberastasunaren urlotan, atseden hartzen dut;

egunero nabigatzen zaitut, itxaropentsu, itsasoraino heltzeko asmoz.”

”Ni ez nauk jantzen dudana, baina estaltzen nauen arropa hire logelaren pisuan egotea nahiago dudala esango diat.”

”Maitasuna mota askotakoa izan daiteke, baina niri gehien gustatzen zaidana maitasun fidela da.”

”Kaixo Bilbao Basket:

Nire saskibaloi talde gogokoena zaretela esateko idazten dizuet, ACB-ko ligaren irabazleak izango zarete. Aupa Bilbao Basket!

Laster arte.”

”Promesarik ez

unea bizi

aulkia izarak izarrak

ilargia hire aurpegian

desioa sua pasioa

katerik ez gure unibertsoan

zeru zati hau

ez gehiago

ez gutxiago”

”Ez dakit nondik hasi eskerrak ematen; ziur nago badakizula zenbat maite zaituztedan; betidanik nire alboan egotea bihotz-bihotzez eskertzen dizuet. Zuen etxeetan egindako meriendak faltan ditut”

”Txakurrari.

Mintzatu ezin arren, zure begiradak dena esaten du.

Momentu ilunetan gai zara nigandik onena ateratzeko, edonoiz prest alaitasunez jasotzeko.

Benetan esaten dizut, zure maitasuna paregabea.”

”Ama maitea:

Nire begiek ikusi zuten lehen izpia, zure iribarrea izan zen. Beti izan, eta izango zara sostengatzen nauen enborra.”

”Lagunak:

Infernu txarretan nire ondoan dirauzue;

Bazarete nire printze urdinak;

Besteek iluntasuna jartzen duten lekuetan, zuek, ordea, gardentasuna;

Negu gorria uxatzen duzue, uda etengabea erakartzen.”

”Izan zinen, zara, izango zara nire kasualitate politena. Maite zaitut.”

”Begiak zabaltzen ditut gau erdian artega, izerditan blai, zulo beltzean erortzear. Hor zaude, arnasa sakon, nire aldamenean lasai. Dena ondo dago.”

”Nire pentsamendu orotan agertzen dena zu. Nire egarria asetzen duena, zu. Nire barneko sua pizten duena, zu.”

”Erloju honen orratzak, dena usteltzen eta hauts bihurtzen duten horiek gelditu nahi nituzke, lotzen gaituen besarkada honek betiere iraun dezan.”

”Zure lurrina gorde nahi nuke, zure eskuen laztanek sortzen didaten zirrarari iraunarazi, hau dena denbora amaigabean gal ez dadin.”

”Zure begi ilun sakonek nireak jo zituztenean, hura segundo amaigabea hura!”

”Gure gorputzak orain izerdi artean bat eginda dauzkan su hau piztu duzu neure barnean, nire lepoa ezpainekin doi-doi ukitu duzunean.”

”Neguaren ondoren, udaberri iritsiko da, eta espero dut zurekin izango dela betiko.

Maite zaitut”

”Ez dago ezer ezinezkoa, nire ondoan zaudenean.

Elkarrekin lor dezakegun edozein gauza.

Ilargiraino ta buelta Maite zaitut!!!”

”Zu gabe,

Ezer.

Arimarik bariko gorputza;

Oroitzapenik gabeko garuna;

Desiorik bariko oldarra;

Pasiorik gabeko laztana;

Taupadarik bariko bihotza.

Zu gabe,

Ni, ezer.”

”Arnasak itotzen naik hitaz gertu ez nagoelako.

Erdu, erdu, erdu!

Hire eskua baino ez dinat behar eta!”

”Ez esan ezer. Bazter utzi hitzak, atzean mina besterik uzten ez duten alferrikako hitz horiek. Besarka nazazu ORAIN.”