Menu Close

Portugaleteko BERTSO-KALEJIRA: kronika!

Ekainaren 25ean, ikasturteko azken hitzordua izan genuen Portugaleteko Berbalagunok. Bertan, 70 bat lagun elkartu ginen Oihana Bartra eta Onintza Enbeitaren bertsoak entzutera.

Eliza zelaian hasita, bertsoz bertso alde zaharreko kaleak bizitasunez bete genituen, bildutako euskaltzaleon gozamenerako!

Horren adibide, hementxe argazki batzuk:

 
 

 

Mila esker bihotzez bai bi bertsolariei, baita parte-hartzera animatu zineten guztioi ere!