Menu Close

Euskal kanta tailerra-Kronika

Aurreko ostegunean 5 lagun elkartu ginen euskal kantei buruz gehiago jakiteko asmoz. Bertan bakoitzak aukeratutako kanta aurkeztu zuen, aukeraketaren arrazoiak eman, egileari buruzko informazioa, honi buruzko pasarteak kontatu eta azkenik entzun genituen.
Bertan Xabier Leteren “Xalbadorren heriotza”, Benito Lertxundiren “Baldorba” eta “Bizkaia maite”, Imanol Larzabalen “Zergatik” eta Ruper Ordorikaren “Zaindu maite duzun hori” kantei buruz hitz egin genuen; baita entzunez haiekin gozatu ere!
Azkenik gure helburua betetzea lortu genuen eta pozik atera ginen. Hori dela eta hurrengo hilean beste kanta batzuk aukeratuta berriro elkartzea eta beste saio bat egitea erabaki genuen.
Hurrengo saioa apirilaren 10ean, ostegunean, izango da arratsaldeko 19:00etan Santurtziko Aek euskaltegian.
Parte hartu nahi izanez gero bidali mezua ezkerraldea@aek.org helbidera zure izena eta aukeratu duzun kantarena adieraziz.