Menu Close

Kapsulak antzelana

Kapsulak”, Samfaina de Colors konpainia katalanaren eta Markeliñeren artean sortutako antzelana da. Musika, kontzertua eta antzerkia elkartu dituzte haur baten ikuspegitik. 
Protagonistak tranpak egiten dizkio erlojuari eta gogoratu nahi dituen uneak kapsuletan gordetzen ditu.
Hil honen 26an, igandean, Santurtziko Serantes Kultur Aretoan ikusteko aukera izango dugu 12:30ean.
Informazio gehiago nahi izatekotan:
Bide batez gogoratu ostiral honetan, urtarrilaren 24an, Liburutegi Sareak antolatua, Mahastietako liburutegian “Makarroiak” ikusentzunezkoa ikusteko aukera izango dela 18:00etan.
Bi hauek guraso eta umeek elkarrekin egiteko aukera paregabeak dira. Animatu!