Menu Close

IKUSKA FILM LABURREN ERAKUSKETA

Urtero bezala Pasaiako Udalak IKUSKA Film laburren erakusketa antolatu du. Aurten ere mintzalagun guztiak gonbidatuta zaudete. Hitzordu nagusia , azaroan 22an 10:00etan Trintxerpeko Alkateordetzan. Ordura arte

 

Sinopsiak:

 

MUSKIL

19 m. / 2023

Zuzendaritza: Marina Perosanz. Gidoia: Garaia Pagola. Ekoizpena: Leire Llano, Muskil Film Laburra. Aktoreak: Iñake Irastorza, José Ramón Soroiz, Miren Arrieta.

marinaperosanz03@gmail.com

  • Ikusleen saria – Huhezinema Fikziozko Euskal Film Laburren eta Dokumentalen Jaialdia.

Ixabel eta Pedro Muskil baserri batean bizi diren adineko senar-emazteak dira. Ixabelek etxaldean ematen ditu egunak, eta Pedrok tabernan igarotzen ditu egunak. Ixabeli gero eta zailagoa egiten zaio bizimodu horrekin jarraitzea, eta Pedroren gehiegikeriak ere jasan behar izaten ditu.

 

 

TELEBISTAKO EMAKUMEA

11 m. / 2022

Zuzendaritza, gidoia eta ekoizpena: Iker Aguirre, Vea Murguía. Aktoreak: Askoa Uriarte, Marta Berganzo, Gaizka Sarasua.

ikerav0309@gmail.com

Gauero bezala, Eider bere mutil-lagunarekin iritsi da etxera. Telebista piztu dute, tarte batean ikusteko asmoz. Telebistan telefono bidezko aholkularitza-programa bat aurkitu dute, eta Eiderrek buruan bueltaka duen kasu bat konpontzeko aukera ikusi du.

 

MALKOAK

5 m. / 2023

Zuzendaritza: Sonia Estévez. Gidoia: Javier Fernández Landaluce, Sonia Estévez, Arancha Cordero Nuñez Ekoizpena: Sonia Estévez – Tik Tak Film Studio Koop. Elk.txikia. Aktoreak: Animazioa.

info@selectedfilms.com

Haur baten malko batek kontatzen digu malkoak ez direla beti berdin ateratzen haurraren begietatik. Haurraren negarra eragin duen arrazoiaren arabera, malkoak itxura desberdina du, desberdin janzten da. Haurrari beti gustatzen zaizkio bere malkoak, eta malkoari bere forma guztiak gustatzen zaizkio.

 

MUGA

20 m. / 2023

Zuzendaritza eta gidoia: Eñaut Castagnet. Ekoizpena: Katti Pochelu. Aktoreak: Kandido Uranga, Sambou Diaby, Patxi Bisquert, Olatz Beobide, Ritxi Abril, Juanen Saralegi, Ainara Ribera.

airiarte@mirokutana.com

Joxean ez da jabetzen bere herrian muga dagoela, eta alde batetik bestera gurutzatzen du astero, txerriak saltzeko. Kamaruren ustez, aldiz, oztopoen eta arriskuaren sinonimo da muga. Ezustean topo egingo dute, eta indarrak batuko dituzte, arazo handi baten aurka.

 

GOGOAN DAUKAZU?

3 m. / 2022

Zuzendaritza: Eva Martín Martín. Gidoia: Maioarga Torvisco, Eva Martín. Ekoizpena: Eva Martin. Aktoreak: Maiorga Torvisco, Eva Martín.

evitamm.em@gmail.com

Dolores, azken aztietako bat, Amalurren ondarea bere seme Juliani transmititzen saiatuko da. Inazioren (familiako aita agnostikoaren) adikzioek egoera zail batera eramango dituzte, eta amaren magiak ere ez ditu horretatik salbatuko.

 

LOTURAK

6 m. / 2023

Zuzendaritza: Laila Cavelti. Gidoia: Daniel Ezpeleta, Laila Cavelti. Ekoizpena: Ibai Lema. Aktoreak: Nikole Intxausti, Mariasun Pagoaga, Laila Cavelti.

ibailema14@gmail.com

Loreak 10 urte ditu familiak beste herrialde batera aldatzea erabakitzen duenean.  Hala ere, inoiz ez dituzte ahaztu behar haien euskal familiaren sustraiak eta kohesioa.