Menu Close

Bokalen saria Mintzalagun Egitasmoari

Pasaiako Udalaren “BOKALE” taldeak aurten bi sari banatu ditu. Euskararen bultzatzaile izan diren ekimen eta pertsonak saritzen ditu Bokale lantaldeak. Ekitaldi publiko batean 100 lagun elkartu ginen atzo, hilak 15, sarien banaketarako. Sariak Pasaian GAU BELTZA antolatzen dutenentzat eta MINTZALAGUN Egitasmoan parte hartzen dutenentzat izan dira. Argazkian, zenbait bidelagun eta bidelari sari bana jasotzen. Viva zuek!!!!!