Urtarrilaren 11n Pasaiako mintzalagunek ALBAOLA Itsas Faktoria museora bisita gidatua egin genion. San Juan baleontzia ikusteaz gain museo honek eskaintzen duen informazio interesgarria jasotzeko aukera izan zuten. 23 lagun elkartu ziren eta irrikan geratu dira baleontzia itsasoratze egunean bertan egoteko aukera izateko.