Dagoeneko 13 Mintzalagun Talde abian jarri ditugu Pasaiako lau barrutietan. Urte berriarekin batera talde berriak osatzeko matrikulaldia zabaldu dugu. Bidelaguna ala bidelaria izan nahi baduzu, guregana jo dezakezu. Euskaraz lasai, goxo eta gustura aritzeko aukera bila bazabiltza, hemen gaituzu.