Menu Close

mintza eguna 2009

Asko dira herriz-herri, Euskal Herri osoan zehar astero biltzen garen lagunak, euskaraz hitz egin eta harreman sare berriak sortzeko asmoz. Urte osoan zehar euren herri edo eskualdeko lagunekin duten harremanetik harantzago, urtean behin bilkura handi bat egitea ere antolatzen dute, komunitate handi baten partaide direla erakutsi, beste herrietako lagunekin harreman berriak egin eta mintzapraktika egitasmoetan parte hartzen ez dutenak animatzeko.
Ekainaren 6an, Gasteizera hurbilduko diren lagunek elkar ezagutzeko parada izango dute.
Hona hemen egitarau zehatza:
11:00etan: Ongi etorria eta hamaiketakoa Matxete plazan
12:00etan Ibilaldi gidatua, Gasteiz ezagutzen.
13:30ean Kalejira: Alde Zaharretik eta Landatxoraino.
14:00etan Bazkaria Landatxon.
15:30ean Sari banaketa. Mintzapraktika egitasmoen bilakaeran parte hartze eta garrantzia berezia izan duten hainbat erakunde eta lagun sarituko dira.
16:00etan Erromeria: Erdizka Lauetan taldea.