Menu Close

Nor gara?

Meatzaldeko berbalagunen 2007tik daramagu euskararen erabilera bultzatzen eta sustatzen. Euskaldunak eta euskara ikasten ari direnak harremanetan jarriz, eta euskara praktikatu eta bizitzeko aukera berriak sortuz: mintzataldeak, tailerrak, ikastaroak, hitzaldiak, mendi irteerak,... antolatzen ditugu.

Programaren sustatzaileak ondokoak dira; Muskiz, Ortuella, Trapagarango eta Abanto-Zierbenako Udalak, Meatzaldeko AEK, Muskizko eta Trapagarango udal euskaltegiak eta Axola euskara elkartea. Gure asmoa egitasmoa handitzea denez, eskualdeko gainontzeko elkarte, eskola zein norbanakoekin elkarlanean aritzeko asmo sendoa daukagu.

Meatzaldetik kanpo Euskal Herriko hainbat herritan badira mintzapraktika egitasmoak. Ezagutu nahi dituzu?