Menu Close

Asteburua eta datorren astea potente datoz!

Maiatzaren 1ean eta 2an, ostiral eta larunbatean ORTUELLAKO GAZTE EGUNA!! Ortuellako Gazte Asanbladak ekintza pila proposatu du egun horietarako; haurrentzako jolasak, kontzertuak, bazkaria…
Aurrera Ortuellako gazteria!!

Maiatzaren 4an, astelehenean DANTZA KARIBEÑOAK
San Fuentesko eskola zaharretan 19:00etan. Animatu eta parte hartu!!!! mugi gerria!!
izen-emateko meatzaldeko Aek euskaltegietan edo e-posta bidez: meatzaldea@aek.org

Maiatzaren 7an, osteguna PETER PAN umeentzako antzerkia
Muskizko meatzari aretoan INFO+ Muskizko Euskara Zerbitzuan

HONETAZ GAIN… ADI:

Aek-k antolatzen duen IZKRIBU LEHIAKETA abian da!!! galdetu zure herriko euskaltegian! lanak aurkezteko azken eguna maiatzaren 16a!

Maiatzaren 16an ILUNPETAN antzezlana egongo da Muskizen eta Muskizko Euskara Zerbitzuak sarrerak zozketatzen ditu! zozketan parte hartzeko, bidali zure izen-deiturak mailto:meatzaldea@aek.orgra edo pasa zaitez euskaltegi batetik eta bertan utzi!!! 4 sarrera pare zozketatzen dira!

Bestetik, aurten, Ortuellako paelladan izango gara, beraz, animatu eta zatoz geugaz!!