Menu Close

KORRIKA BADATOR!!

KORRIKA abiatu zen Tuteratik eta poliki-poliki hurbiltzen ari da, Nafarroa zeharkatuta Araban dabil orain gora-beheraka. Gero eta gutxiago falta da Meatzaldera iristeko eta hemen PREST gaude harrera egiteko!! aste honetarako ekintza andana antolatu da eta apirilaren 3rako programazio berezia izanen da herri guztietan, poteoak, antzerkiak, afariak, festak… Korrika iritsi arte!! Korrika apirilaren 3tik 4rako gauean pasako da gure herrietatik.

Herria/Korrika iritsiko den ordua
Muskiz/02:33:58
Gallarta/03:18:49
Ortuella/03:59:52
Trapagaran/04:30:25

Aurrera Korrika!!!!!


ABANTO-ZIERBENA
Apirilaren 3a (ostirala) KORRIKA BADATOR!!!!
-Korrika txikia, El Casal ikastetxetik 11:30etan
-Korrika txikia, Las Carrerasen 15:15etan
-Txan magoa, Gallartako frontoian 18:00etan (sarrera 2€, aldez aurretik erosten bada 1€, Aek Euskaltegian eta Gazte Informazio Bulegoan salgai)
-Kantu Afaria, Argia tabernan 22:00etan (sarrera 11€, izen-emateko Aek Euskaltegian)

MUSKIZ
Apirilaren 2a (osteguna)
-“Zu bezain ahul” liburuaren aurkezpena, Karmele Jaioren eskutik, Udal Euskaltegian 20:00etan
Apirilaren 3a (ostirala) KORRIKA BADATOR!!!!
-Korrika txikia, Cantarranas ikastetxetik San Juan plazara 11:00etan
-Kiki, koko eta moko pailazoak, Meatzari aretoan 17:30etan
-Kantu Afaria, Gaztegunean, 22:00etan (sarrera 14€; izen emateko Ortze tabernan, Euskara Zerbitzuan eta Aek Euskaltegian)
-Festa Ortze tabernan Korrika iritsi arte!

ORTUELLA

Apirilaren 1a (asteazkena)
-Txapa tailerra, Kriseilu Aek euskaltegian 19:00etan
Apirilaren 2a (osteguna)
-Korrika txikia, Otxartaga ikastetxetik Otxartaga plazara, 15:00etan
-“Atxikistan kanpanolue” antzerkia, umeentzako espektakulua, Otxartaga plazan, 15:45etan
Apirilaren 3a (ostirala) KORRIKA BADATOR!!!!
-Trikikupela Afaria (sagardotegi mugikorra!), Frontoi Txikian, 22:00etan (sarrera 10€; Ferrobarril tabernan, Aek Euskaltegian, Euskara Zerbitzuan eta OGAn salgai)

TRAPAGARAN
Apirilaren 2a (osteguna)
-Korrika txikia, Arkotxa plazatik udaletxeko plazara, 10:30etan
Apirilaren 3a (ostirala) KORRIKA BADATOR!!!!
-Triki poteoa, Maite tabernatik hasita, 20:00etan
-Bertso Afaria (silbeira-estiballes), Basetxe Gaztetxean, 22:00etan (sarrera 10€; Ilargi, Pinta, Terraza eta Maite tabernetan eta Aek Euskaltegian salgai)
-Euskal Jaia herriko tabernetan Korrika iritsi arte!

GASTEIZ
Apirilaren 5a (igandea)
-Autobusak korrikaren azken kilometrora eta azken festara!! (betagarri, umeentzako jolasak…)
galdetu zure herriko Aek euskaltegian info+ http://www.korrika.org/