Menu Close

Azaroko tantaka

Oihana Martinez nahiz eta egun Sopuertan bizi, Abanto-Zierbenako euskalduna dugu. Sopuertako berbatalde batean parte hartzen du, Axola Euskara Elkarteko kidea da, saltseroa… Oihana, zuk zeuk kontatuko diguzu zure “praktikotasuna“, zure tanta

Axola Euskara elkartekoa izanda zelan hasi zinen parte hartzen?
Axola euskara elkarteak badauzka 12 urte, hasieratik ez nintzen egon baina badaramat urte pilo! Betidanik gogoratzen dut!

Zelan ikusten duzu euskararen egoera Abanton?
Nik uste dut Axolak euskara bermatzeko eta bizitzeko aukerak zabaltzen ditutela; kezkatzen nau gero eta jende gehiago dakiela euskara baina ez dutela klasetik, eskolatik edo esparru batzuetatik ateratzen (horretarako oso ondo dago Berbalagun!)

Nola hasi zen euskararekiko daukazun lotura?
Txikitatik eskolara bidali ninduten gurasoek (naiz eta haiek euskaldunak ez izan), gero ikastola institutuan… euskararekiko beti oso jarrera baikorra izan dut! Esan zidaten Axola Euskara taldean sartzeko eta kostata baina azkenean hasi nintzen parte hartzen naiz eta inork ezagutu ez.

Badakigu, naiz eta Gallartakoa izanda orain Sopuertan bizi eta Berbatalde batean zaudela? Zelan hasi zinen?
Bai, nahiz eta Gallartakoa izan, Muskizen lagunak ditut eta Sopuertako beste lagun batek komentatu zidan berbalagun Sopuertan martxan jarri nahi zutela, nahiz eta hasieran ezetz esan gero animatu nintzen eta aurten gure bigarren urtea da!
(Saltsero hutsa zarela ikusten da!) kar-kar-kar

Nola animatuko zenuke jendea euskara praktikantea bihurtzeko?
Oso aukera ona dela batez ere, badaudelako pertsonak ez daukatenak aukerarik euskaraz bizitzeko, eta egia esanda halako egitasmoekin erakusten da nola posiblea den euskaraz bizitzea!