Menu Close

Bertso bazkariko argazkiak

Aurreko apirilaren 17an Ortuellan elkartu ginen 40 lagun mingaina euskaraz astintzeko prest.
Poteoa berandu hasi bazen ere, giro oso polita egon zen. Bazkarian Edortak jarritako tranpak erraz gainditu zituzten Ametsek eta Uxuek. Ondoren poteoan jarraitu genuen… xuabe-xuabe Hatricken parranda hasi arte!!!!
Egondako giroa sekulakoa izan zela konprobatu nahi baduzue ikusi Jabik (gure artista), Agurtzanek eta Oihanek ateratako argazkiekin egindako remix-a!

Ah!!! Hurrengoan afaria egiteko asmoa dute gure berbalagunek… beraz, hasi agendan ekainerako lekutxo bat egiten…