Menu Close

Mendi Irteera

Datorren zapatuan Orduña aldera joko dute Axolakideek era animatzen zareten guztiok beste mendi irteera bat egiteko, Nerbioiaren Iturburura, hain zuzen ere. Bertan ur-jauzia eta paisaia hunkigarria ikusi ahal izango dugu. Gainera prismatikoak eroanez gero, saiak eta bere habiak ikusteko aukera ere egongo da.
Noiz: Apirilak 19.
Ordua: 10etan Gallartako Anbulategitik.
Antolatzaileak: Axola Euskara Elkartea. Harremanetan jartzeko: axola@euskalerria.org