Menu Close

Mendian barrena txor-txor

Goizeko bederatzietan puntu-puntuan batu ginen mendilagunak Agurain herrian, 8 lagun eta txakur bat oraingoan.

Sabando herriraino gidatu, eta bertatik abiatuta zeharkatu genuen basoa. Batzuetan erraz, besteetan, ordea, ginkana batean murgilduta geundela ematen zuen: adarrak, aldapa bertikalak, hesiak,… Erronkak maite ditugu Lautadako mendilagunok kar kar kar.

Bitigarra eta Lezaundi tontorrak zapaldu eta Sabandora bueltan joan ginen. Bidean, lore eder eta anitz ugari ikusteko parada ere izan genuen.

Eta amaitzeko…garagardo freskoa Aranako San Bixente herrian, denborak aurrera egin ez duen tabernan hain zuzen ere.