Menu Close

Egunpasa zoragarria konpainia onean

Igandean, paraje ederretan barrena ibili ginen Mendilagunok.

Pagomakurreko parkignetik hasita, Itxinarako bidea hartu genuen. Magiaz beteriko basoak, Mariren gotorleku den kobazuloetako bat eta garai batean izotza egiteko erabiltzen zuten zuloak ikusi genituen.

Amaitzeko, Arrabarreko zelaietan murgildu ginen.

15km inguruko ibilbidea amaitutakoan, Areatzako herrian ongi merezitako freskagarria hartu genuen.