Menu Close

“Maitatzeari” ikuskizuna Araian

Ostiral honetan, emanaldi berezia izango dugu gure artean.

Ikuskizun honetan hitzak eta musika jartzen dizkiote maitatzeari. Poesia eta kantak. Akordeak eta konpasak, xuxurlak eta oihuak, errimak eta arritmiak, ipuinak eta bertsoak. Hitz goxoak eta hitz lizunak… Baita isiluneak ere.

Maitatzea ez ezik, beste hainbat gai ere la(zta)ntzen dituzte: gizontasun ereduak, sexu-identitatea eta transexualitatea, bikote harremanak eta askatasuna, kalean bizi direnen errealitatea, gerra eta bortizkeria, musikaren magia eta artearen beharra…

Hiru gizon oholtza gainean, gizontasun eredu hegemonikoak zalantzan jarriz. Hiru gizon maitasun erromantikoaren moldeak hautsiz. Hiru gizon maitatzearen arteari buruz: zaurgarritasuna, elkarzaintza, samurtasuna…

Klikatu hemen trailerra ikusteko:

https://www.youtube.com/watch?v=5ZUCx1FBCTI