Menu Close

Euriak ez gaitu geldituko!

Igande goizak ez zuen itxura onik, euria eta hotza ziren nagusi, eta 3 orduko ibilaldia genuen aurretik. Gogotsu ekin genion bideari, euritakoa eskuan eta euskara ahoan. Sarriatik abiatu ginen.

Pagadi ikusgarria zeharkatu genuen tontorrera iristeko, baina ezin izan genuen bertan hamaiketakoa hartu euria zela eta-

Bueltako bidean, ordea, pittin bat atertu zuen eta orduan bai, ondo merezitako mokadutxoa hartu genuen.

Baias ibaiaren ondotik egin genuen azken zatitxoa. Benetan ederra Alfredok eta Nagorek prestatutako ibilbidea.

Ausartak dira gero gure Mendilagunak, aupa zuek!