Menu Close

Basaurako trokan ibilaldia

Igandean, Basaurako troka ezagutzera joan ginen Mendilagunok.

8ko taldea bildu eta Barindanoraino joan ginen kotxez. Jarraian, zuhaitz ikusgarrien artean ibili ondoren, harriz beteriko aldapa igotzeari ekin genion. Behin gora iritsita, basoa zeharkatu genuen eta amaitzeko behera egin genuen aparkalekuraino. Benetan leku ederra ezagutzeko aukera izan genuen, eta gure arteko giroa ere ezin hobea izan zen. Amaitzeko, Zudairen pote bat hartu eta etxera abiatu ginen.