Menu Close

Euskararen egunean patatak eta barre algarak

Hainbat izan dira euskararen egunaren buletan Lautadan antolatu direnak. Berbalagunok, Asparreneko eta Aguraingo Udalen laguntzaz, umorea eta euskara lotzen dituzten bi antzezlan antolatu ditugu.

Abenduaren 2an, “Patata minak” antzezlanaz gozatzeko aukera izan genuen Araiako herrian. Benetan dibertigarria Ane Gebara eta Aitor Vinagret aktoreen ikuskizuna, non  arabar patata erdigunean jartzen den beste hainbat gai mahaigaineratzen direlarik.

Abenduaren 15ean izango dugu umorea, feminismoa eta euskara oinarri dituen beste ikuskizuna, “Luze eta motz” hain zuzen ere. Honetan, Mirari Martiarena eta Idoia Torrealdai izango ditugu oholtza gainean, Aguraingo Harresi aretoan, arratsaldeko 19:00etan.