Menu Close

Irakurle klubeko lagunen solasaldia

Larunbatean, ikasturteko lehenengo hitzordua izan genuen Araiako irakurleok.

Ibilbide berriari gogotsu ekin genion, Kepa Iribarren “72 ordu” eleberria solasaldiaren erdigunean jarri genuelarik.

Eleberri atsegin, bizi eta interesgarria iruditu zaigu.

Datorren zita, urtarrilaren 28an izango da, eta horretan Atxagaren lana izango da protagonista, izan ere, bakoitzak bere lanetako bat aukeratu eta solasaldian horren inguruko iritziak partekatuko ditugu.