Menu Close

Ikasturteko azken solasaldia

Maiatzean, Irati Goikoetxea idazlearekin hizketan aritzeko aukera paregabea izango dugu. Honekin, ikasturtean zehar burututako “Idazle eta musikariekin solasean” zikloari amaiera emango diogu. Aurretik, Olatz Salbador, Amets Arzallus, Kattalin Miner eta Eñaut Elorrieta izan ditugu, eta ziur gaude, oraingoan ere, oso interesgarria eta gozagarria izango dela idazle beasaindarraren lana hurbiletik ezagutzea.