Menu Close

Izena emateko epea zabalik

Aurten ere, Lautadako Berbalagun hainbat aukera eskaini nahi dizkizu: astean behin berbataldean bildu eta patxadaz hitz egin; Gurasolagun egitasmoko tailerrak; bestelako jarduerak, hitzaldiak, mendilagun, irakurzale-klubak… Beraz, interesik baduzu, eman izena, zabalik dago-eta horretarako epea. Primeran sentituko zara denetan zure helburua beteta: euskara praktikatzea eta lagun berriekin euskaraz egitea.

Oraindik ere ezohiko egoeran jarraitzen dugunez, beharrezko prebentzio-neurri guztiak hartuko ditugu mintzapraktika taldeetan eta ekitaldi guztietan.

Parte hartzea DOHAINIK da, eta hamaika abantaila daude; deskontuak, opariak… 👌 Gainera, izena ematen duzuenon artean hilero-hilero 10 SARI-KUTXA 🎁 zozketatuko ditugu.

IZENA EMATEKO bidali whatsappa 607 628 342

, pasatu euskaltegitik edo klikatu lotura honetan > http://emanizena.praktikatu.eus/

Zure zain gaude, PRAKTIKATU EUSKARAZ GUREKIN!