Menu Close

Ikasturte amaierako festa Urnietan

Urnietako Etxeberri plazan elkartu ginen ekainaren 22an ikasturteari amaiera emateko. Jan-edanen bueltan, euskaltegiko ikasleei, mintzalagunei eta Zilegi Eskoletan partu hartu zutenei agurra egiteko baliatu genuen, eta ikasturte osoko lana eskertzeko. Bertso-eskolakoek, Kantazaunekoek eta trikitilariek festan parte hartu zuten, eta festa bikain girotu zuten. Tartean, lehiaketak eta opariak ere izan ziren. Udako oporren ostean itzuliko gara berriz ere indartsu eta gogotsu.

Talde-argazkia. Ikasleak, mintzalagunak, Kantazaun, bertso-eskolakoak, trikitilariak, herritarrak…