Menu Close

Nor gara?

Hernanialdeko mintzalagunen 2014etik daramagu euskararen erabilera bultzatu eta sustatzen. Euskaldunak eta euskara ikasten ari direnak harremanetan jarriz, eta euskara praktikatu eta bizitzeko aukera berriak sortuz: mintzataldeak, tailerrak, ikastaroak, hitzaldiak, mendi irteerak,... antolatzen ditugu.

Hernanialdeko mintzalagun egitasmoa 2014ean sortu zen, eta Astigarragan eta Urnietan dihardugu. Programaren sustatzaileak: Astigarragako eta Urnietako Udalak eta Hernanialdeko AEK euskaltegia. Baina denon asmoa egitasmoa handitzea denez, herriko gainerako elkarte, eskola zein norbanakoekin elkarlanean aritzeko asmo sendoa daukagu.

Hernanialdetik kanpo Euskal Herriko hainbat herritan badira mintzapraktika egitasmoak. Ezagutu nahi dituzu?