Menu Close

Zoru pelbikoa ezagutzeko eta lantzeko tailerra Ugaon

Urriaren 22an 18:3Oetik 2O:OOetara Ugaoko Jane Jauregian “Zoru pelbikoa ezagutzeko eta lantzeko” aukera izango dugu NARE Zentroaren eskutik.

Tailer honek disfuntzioak baloratzea eta prebenitzea du helburu, bai emakumeen artean, bai gizonen artean. Zoru pelbikoa eta faja abdominalaren indartze prozesua ahalbidetzen duten ariketa postural, erritmiko eta errepikakorrak egingo ditugu.

Edozeinek parte har dezake. Estera ekartzea beharrezkoa izango da, baita arropa erosoa ere.