Astelehena egun ederra izan zen Galdakaoko Berbalaguneko muslarientzat. Urtebete baino ez da musean hasi zirela, eta Patakonek jaietan antolatutako txapelketara animatu ziren. Bizitza osoa elkarrekin jokatzen eman duten bikote asko egon arren, Txaro-Bego, Gloria-Pili eta Maribel-Asier ez ziren kikildu; aitzitik, kanporaketa bi egin zuten aurrera, eta “beti gizonezkoa” izen den joko eder honetan andrazko hasiberriek ere lekua dutela erakutsi zioten bati baino gehiagori. Bejondeizuela!!!
Atzo txosnagunera bueltatu ginen jaietan ohikoa dugun berbalagun topaketa dela eta. Urrian hasiko dira taldeak, baina jendea gogotsu agertu zitzaigun, eta, beti bezala, talde ezberdinetako kideek elkar ezagutzeko aprobetxatu genuen hitzordua. Gora zuek!