Menu Close

NEGUKO PRODUKTUEKIN EGINDAKO MENU BEGANOA

Ekintza osagarri honetan neguan baratzeek ematen diguten produktuekin osatutako menu beganoa egiten ikasteko aukera izango dugu. Izan ere, Gabonetan egiten diren bazkari eta afari
astunen ostean, gorputzak biziberritu behar izaten du, eta oraingoan toxinak kanporatzeko, estresa kentzeko… lagungarriak diren errezeta batzuk ezagutuko ditugu, asun salda, esaterako.

Saioak alde teorikoa izango du, eta ondoren, alde praktikoan pare bat errezeta egin eta dastatu ahal izango dugu! Anima zaitez!

Izena eman otsailaren 8a baino lehen.

Eguna: otsailaren 10a, barikua

Ordua: 18:00etatik 20:00ak arte

Lekua: Nai Lua teteria, Basaurin

PRAKTIKATU ETA BIZI!