Menu Close

TXIRIBUELTA 2.0 HITZALDIA

 

Bakoitzak bere kaxara bidaiatzen du, bakoitzak nahi edota ahal duen moduan gauzak ikusi, dastatu, sentitu, mamitu… egiten du. Asier Arroitak hori dana egiteko bizikleta aukeratu zuen.

Zergatiak asko dira, eta denborarekin apurka-apurka aldatzen joan dira. Ikus-entzunezko honetan bere bizipenak, sentipenak, pentsaerak, burutazioak, pasarteak…. jasoko ditugu, era zuzen eta erraz baten kontatutakoak, bizi izan dituen moduan, alegia.

Hitzordua urriaren 25ean arrastiko 18:00etan izango da, Ibaigane kultur aretoan. Etorri nahi duenak deitu dezala lehenbailehen 645 715 621 telefono zenbakira edo mezua bidali dezala hegouribe@aek.eus helbidera.

Praktikatu eta bizi!