Menu Close

IBON MAGOA BASAURIN

Urteari bukaera emateko Ibon Magoaren saio txundigarria egin genuen atzo Basaurin, Pozokoetxeko kultur etxean. Gurasolagunei begirako saioa izan arren, heldu eta ikasle batzuk ere hurbildu ziren, eta orotara 30 bat lagun elkartu ginen. 17:30etan eman genion hasierari, eta 45 minutuz magia truko itzelak egin zizkigun Ibonek: aho zabalik utzi gintuen! Ondoren, beste 30 minutuz aritu zen guri familian egiteko trikimailu errazak irakasten! Egundokoa!

Ibonek hasieran esan zigun moduan, berari gertuko magia egitea gustatzen zaio, eta truko gehienak karten bidez gauzatu zituen. Hala ere, horrez gain txanponekin egindako hainbat trikimailu ere egin zizkigun, eta aitortu beharra dago benetako magian sinisten hasi ginela batzuk! Ahoa bete hortz utzi gintuen!

Bukatzeko, eskerrak Iboni eta gerturatutako guztioi, Gabon egunetako xarma handitzen duen saioa egiten laguntzeagatik! Oso gomendagarria iruditu zitzaigun, benetan!

O.H.: hementxe utziko dizuet egindako trikimailu baten bideotxua…ea zer deritzozuen!

PRAKTIKATU ETA BIZI!