Menu Close

Abenduaren 3an, 11 orduko irakurraldia

Urtero lez, eta badira hamasei edizio, Euskararen egunean ” 11 orduko irakurraldia ” antolatu dugu Gernika-Lumoko Berbalagunok. Aurten, Uxue Alberdiren Jenisjoplin liburua aukeratu dugu eta horren irakurketa jarraitua egingo dugu Elai Alai aretoan. Goizeko 9:00etatik iluntzeko 20:00ak arte, eskualdeko taldeek, eragileek eta norbanakoek beraien alea jarriko dute. Alberdi bera ere gurekin izango dugu egunean zehar.

Goizean, hezkuntza-zentroen txanda izango da; eguerdian, Gernika-Lumoko udaleko langileek nahiz eskualdeko hedabideek hartuko dute hitza; arratsaldean, aldiz, kirol- eta kultura-taldeek, elkarteek nahiz herritarrek irakurriko dute liburuaren zatitxo bat. Eguna ixteko, Segundo Olaeta musika-eskolakoek bizpahiru abesti eskainiko dizkigute aretoan; dena dela, ohiko talde-argazkiaz gain, “kopautxoa” ere izango dugu, aho-zapore gozoarekin bukatzeko.

Gernika-Lumoko Berbalagunetik, parte-hartzeko deia zabaldu nahi dizuegu. Hortaz, 11 orduko irakurraldian zure tartetxoa izan nahi baduzu, idatzi gure telefonora (600482010) eta ordutegi aproposena zehazten saiatuko gara.

📆 Abenduak 3, 9:00 – 20:00⏳
📌 Elai Alai aretoa (Gernika-Lumo)