Azaroko mendi-irteera ezohiko datan egingo dugu; izan ere, orain arte hilabeteko 4.laburanbetean elkartzen ginen Berbalagunok, baina astebete atzeratu behar izan dugu: hilaren 30era. Lehenengo irteera Gernika-Lumoko udaletxe aurrean hasiko dugu, 9etan, eta bertara itzuliko gara 10 kilometro inguruko ibilbidea egin ostean. Lehenengo Ajangizera igoko gara, handik Argana auzoa pasatu eta gero, Kanpantxura iristeko. Ondoren, Muxikara jaitsiko gara, Oka ibaia jarraituta Gernika-Lumora bueltatzeko.
Lehenengo mendi-irteera nahiko lasaia eta erraza da; beraz, animatu zaitez eta elkartu gurekin. Euskara eta jarduera fisikoa bateragarriak dira eta!
Izena emateko: 600 482 010-ra deitu.