Menu Close

Ibaiertzeko pasabideetatik Bermeora.

Otsaileko mendi irteera hilaren 24an egin genuen BERBALAGUNok. Eguraldi iragarpena eskasaren ondorioz,  kide gutxiago elkartu ginen (18-20). Halere, bertaratutako lagunok giro petralari umore onerekin aurre egin genion.

Gernika-Lumon autobusa hartu, eta Madariaga dorretxearen pareraino joan ginen. Bertan, hainbat tokitatik etorritakoak elkartu ginen, eta bideari ekin genion. Lehenengo geldialdia San Antonio hondartzan egin genuen; gainera, Iratxek egindako ibilbidearen xehetasun interesgarriak eman zizkigun. Gero, itsasdarraren ertzetik egin berri duten bidea jarraituz, Mundakaraino iritsi ginen, eta kafe bero bat hartzeko aprobetxatu genuen. Azkenik, mela-mela eginda Bermeora iritsi ginen.

Eguraldi eskasak ere ez digu eragin. Gora gu!