Menu Close

Urtarrilekoa atzean utzi eta otsaileko Ezetz Jakin, prest!

Urtarrilean 84 lagunek parte hartu zuten Ezetz Jakin lehiaketan; parte hartze ona izan dugu oraingoan. Isaura Paradak irabazi du Sakone kafetegian 2 lagunentzako afaria, galdera guztiei egoki erantzunda. Partehartzaileen artean egindako zozketa aldiz, Bego Diazentzako izan da. Azken honek 20€ko bonua izango du Gernika-Lumoko establezimenduetan erabiltzeko.

Bestetik, otsaileko Ezetz Jakin ere martxan dago. Hilabete honetan Hiru Saku jatetxeak bi lagunentzako asteburuko menua eskaini digu. Beraz, sari hori jaso nahi baduzue, badakizue zer egin!

Hemen duzue otsaileko galdetegia betetzeko linka: https://labur.eus/ugOJK

OTSAILA 2024 digitala