Menu Close

11 orduko irakurraldiaren kronika

Goizeko 9:00etatik iluntzeko 20:00etara, “Narrazio Guztiak” liburua irakurtzen aritu ginen. Herriko ikastetxeetako ikasleek ekin zioten lehenik; gero, irakasleen txanda izan zen; ondoren, hedabideena; eta, azkenik, herriko erakunde, talde eta norbanakoena. Ekitaldiari bukaera emateko, Segundo Olaeta Musika Eskolakoek kontzertu txiki bat eskaini ziguten. Egun biribiltzeko modu paregabea!

Goizean, Joseba Sarrionandia idazlearen bisitatxoa ere izan genuen; berarekin hitz egiteko aukera izan zuten bertaratutakoek. Gure esker ona adierazteko, Gernika-Lumoko eta inguruko herrietako produktuekin osatutako saski bat oparitu genion.

Egun luzea izan zen arren, oso pozik bukatu genuen guztiok; horren erakusle bukaeran ateratako argazkia.

Eskerrik asko parte hartu eta Elai Alai aretora hurbildu zineten guztioi.