Menu Close

Maiatzeko saridunak

Ezetz Jakin lehiaketaren maiatzeko sariak banatu ditugu ekainaren 8an, eta Bego Eizaga busturiarrak jaso du lehenengo saria. Parte hartzaile guztien artean, zozketa eginda, bigarren saria egokitu zaio Amaia Txakartegi lekeitiarrari. Udalerriko establezimenduetan gastatzeko 80 euroko bonua eskuratu du Eizagak, eta 20 euroko bonua, berriz, Txakartegik. Maiatzeko Ezetz Jakin lehiaketan 64 pertsonak hartu dute parte, eta horietatik 50 izan dira galdera guztiak zuzen erantzun dituztenak.

(Argazkia: Busturialdeko Hitza)