Menu Close

Familientzako asteburu-pasak

AEKren Praktikatu zerbitzuak gurasolagunentzako bi egonaldi antolatu ditu Urtxintxa Eskolarekin elkarlanean, Urduñako Tertanga aterpetxean; maiatzaren 13an eta 14an zein ekainaren 10ean eta 11n.

Euskara praktikatu nahi duten gurasoak, seme-alabekin batera, euskaraz arituz hizkuntza ohiturak aldatzen hastea da ekimenaren helburua. Horretarako, hainbat tailer eta jolas egingo ditugu.

Asteburu pasa hauetan 3 urtetik 12ra bitarteko umeek har dezakete parte. Prezioari dagokionez, 25 euro dira helduentzat eta 15 umeentzat.

Erreserbak dinamizatzailearen bidez egingo dira: 600 482 010 (Xabat)

Azkar ibili, plaza kopurua mugatua da-eta!