Menu Close

Aratuste Domeka Gernikan

Beste behin ere (aurtengoa 14. urtea) Berbalagunek parte hartu du Aratuste domekan; Elai-Alai dantzari taldearen aurretik, “marro jantzita” irrintzi erakustaldia egin dugu kultur etxeko balkoitik.  Aurten kimu berriak be izan ditugu, Haizea eta Lea ausartu dira eta irrintzilari (zantzolari) profesionalekin euren urregorrizko brintzak jarri zituzten saioan.
Partaideek indarrak berreskuratzeko, urtero bezala, hamaiketako ederra izan zuten.
Aurten ikuskizunean huts egin dutenek datorren urtean “falta barik” han izango direla ziurtatu digute.
Gora Gernikako Aratusteak!!!!