Menu Close

Otsaileko Ezetz Jakin lehiaketa hasi da

Otsaileko Ezetz Jakin lehiaketa martxan dago! Atzean utzi dugu Egunean Behin bidez egiten genuena eta formatu klasikoagora bueltatu gara, baina aldaketa batzuekin. Beti bezala, paperean egiteko aukera izango duzue Liburutegian, tabernetan, EPAn, AEKn, Udal Euskaltegian… aurkituko dituzuen eskuorrien bidez. Horiek Kultur Etxean dagoen Berbalagunen buzoian sartu beharko dira otsailaren 24a baino lehen. Bestetik, aurten online parte hartzeko aukera ere izango duzue https://forms.gle/mRPzTzM8tNArhovb9 helbidean. Galdera gehien ondo erantzuten duzuenen artean 80€ko bonoa zozketatuko dugu, eta, horrez gain, partaide guztien artean 20€koa.