Menu Close

Aste honetako Ezetz Jakin lehiaketako sariak Iban Auzokoa eta Celia Estebanezentzat

Atzo eman genituen Ezetz Jakin lehiaketa digitalaren pasa den asteko sariak. 110 parte-hartzaile gabiltza jo eta ke egunero lehiaketan, eta denen artean Iban Auzokoa atera da garaile. 50€ko bonoa eskuratu du Gernika-Lumon erosketak egiteko.
Lehenengo sariaz gain, zozketaren bidez ematen dugun 20€ko saria eta Praktikaturen materiala Celia Estebanezi egokitu zaizkio.
Pasa den astean saria jasotzerik izan ez zuen Fatima Ziluagak ere gaur jaso du 20€ko bonoa eta Praktikatuk ematen duen materiala (eguzkitako betaurrekoak, agenda, boligrafoa, …).
Zorionak denoi eta eskerrik asko gure taldean parte hartzearren.
Oizmendi telebistak jasotako berria hemen: https://www.oizmendi.eus/…/3237-ezetz-jakin-lehiaketako…