Menu Close

Unai eta Nagore, ekaineko irabazleak

Ekaineko Ezetz Jakin lehiaketan 90 erantzunetik gora jaso ditugu, eta guztien artean egindako zozketan Nagore Andrinuak bereganatu du 20€ko bonua. Nagorek hiru hilabeteko epea du bonua erabiltzeko, Gernika-Lumoko edozein establezimendutan. Bestalde, sari nagusia Unai Argaratek eskuratu du, hamabost galderak behar bezala erantzun ostean. Berarentzat Gernika Garbiketak enpresak eskainitako saria: etxeko 2 alfonbraren garbiketa-zerbitzu profesionala.

Ale honekin 2025-2026 ikasturteari bukaera eman diogu, eta eskerrak ematea baino ez zaigu geratzen. Gernika-Lumoko Berbalagun irailean itzuliko da, eta Ezetz Jakin lehiaketa azaroan jarriko dugu martxan. Bitartean, oporretan egonda ere, segi euskaraz!