Menu Close

KORRIKA 12.eguna Gernika-Lumon

Gernika-Lumoko Berbalagunek bat egin du AEK-KORRIKAk antolatutako 12.eguneko ekimenarekin. Hori dela eta, mintzodromoaren zabalkundean eta antolakuntzan parte hartuko dugu. Hona hemen mezua:

🧡🗣️ Eta maiatzaren 21ean… euskarak hartuko balu kalea? 🗣️🧡

AEKren erronka argia da:
📢 Euskal Herrian euskara gehien hitz egingo den eguna izatea!

Horretarako, 65 mintzodromo antolatu ditugu Euskal Herri osoan 🏘️
Elkartu, hitz egin, praktikatu eta euskaraz bizitzeko aukera paregabea izango da 🤝

🎯 Helburua?
Euskara gehiago entzutea.
Euskara gehiago bizitzea.
Eta euskararentzat espazio gehiago sortzea.

🗓️ Maiatzak 21
🗣️ Mintzodromoak, Praktikatu-AEKren eskutik
📍 65 herritan

Korrika 11 egunekoa da…
baina euskararen bidea urte osokoa 🏃🏿‍♀️

Zatoz 12. egunera.
🧡 Euskara garelako… eta izango garelako.

ℹ️ Informazioa eta izen-emateak hemen 👇
🔗 www.korrika.eus/etaizangogara