Aste Santuko oporraldiaren ostean, albiste bikaina jaso dute Maria Luisa Ezpeletak eta Joana Carballok; izan ere, martxoko Ezetz Jakin lehiaketako saridunak izan dira. Lehenengoak 2 lagunentzako asteburuko otordua irabazi du Azules jatetxean, hamabost galderak behar bezala erantzun ostean; bigarrenak, aldiz, 20€ko bonua eskuratu du, Gernika-Lumoko establezimenduetan erabiltzeko. Zorionak bioi!
Une honetan, apirileko Ezetz Jakin lehiaketa ere martxan dugu, eta hilaren 30era arteko epea duzue zuen erantzunak bidaltzeko, bai kultur etxeko postontzian utzita, bai online-galdetegia beteta. Hiru Sakuk eskaini digu irabazle nagusiarentzako saria: 2 lagunentzako asteburuko otordua beraien jatetxean. Horretarako, badakizue, hamabost erantzunak ondo erantzun behar dituzue. Dena dela, bakarrik galdetegia bidalita ere, saria jaso dezakezue, hain zuzen ere, 20€ko bonua. Beraz, animatu eta ekin erantzunak bilatzeari.
Horra online esteka: https://labur.eus/QAjPn

