Ohore eta harrotasun handiz eraman genuen 24.KORRIKAko lekukoa Gernika-Lumon. Busturialdeko AEKk euskararen alde lanean dihardugun eragileoi eskaini zigun tartea, eta Busturialdeko Hitzakon kideekin partekatu genuen 2023.kilometroa.
Gure eskualdetik KORRIKA ez da pasatuko bi urte barrura arte; halere, egunerokotasunean lanean jarraituko dugu herria euskalduntzen eta jendeari euskaraz aritzeko baliabideak eskaintzen.
Euskara gara!
