Menu Close

Lur Uribarren, trainerutik tontor garaienetara

Lur Uribarren elantxobetarrak arrauna utzi eta bere beste zaletasun bati ekin zion: mendiari. Ordura arte zaletasuna zena, gaur egun ogibide bihurtu da; izan ere, mendiko gidaria da eta formakuntza-ikastaroak emateaz gain, ibilaldiak (trekking-ak) ere antolatzen ditu munduko makina bat txokotan: Himalaian, Morokon, Kilimanjaron…

Uribarrenek bere azken proiektuak aurkeztuko dizkigu bideo, argazki eta azalpenekin lagunduta, hala nola Ama Dablaneko erronka, Alex Txikonekin egindako espedizioa edota gaur egun Himalaiak bizi duen egoera.

Animatu zaitez, zinez interesgarria izango baita!

Izena emateko: 600 482 010 telefonora idatzi.