Menu Close

BERBETAN JARDUNALDIAK

Badatoz Ermuan euskaraz egiten diren jardunaldiak! Aurten ere biziki interesgarriak diren 4 hitzaldi izango ditugu. Eta hizlariak? Entzun ondo! Ane Urrutia, Xabier Paia, Julio Ibarra, jon Maia, Iban Garate, Ainere Tolosa…….eta beste hainbat, a ze ospetsu kuadrilla, ezta? Bada, hauek izango dituzten hizpideak ere ez dira nolanahikoak. Hasteko, ostegun honetan, apirilak 19, arratsaldeko 7 eta erdietan ¿no entiendes a tu hijo? hitzaldia izango dugu. Bertan, Ana Urrutiak eta Xabier Payak familian erdaldunak egonda euskararekin izan duten harremanaz mintzatuko zaizkigu. Ah, Lobiano kulturgunean izango da.