Larunbat honetan, goizeko 10:30etik aurrera, Mallabiaren beste altxor baten berri izango dugu MALLABITARROK EGINAren eskutik. Oraingoan Mallabiko euskal pilota izango dugu hizpide eta, horretarako, Mallabiko pilotaren inguruan hitz egingo diguten hainbat gonbidatu izango ditugu. 12ak aldera, berriz, aitortzak bukatzean, EZ ESAN 2026ko finala burutuko da frontoian. Eta hau guztia amaitu ondoren, parte hartzaile guztientzat mokadutxoa egongo da. Goiz interesgarria bezain ederra Mallabian.

