Menu Close

Zer egiten dugu?

MINTZATALDEAK

Parte-hartzaileak talde txikietan batzen dira, eta haiek erabakitzen dute non, noiz eta zertarako batu: terraza baten kafea hartzeko, ibiltzeko... Helburua euskara praktikatzea da, beti lagun giroan.

Zure ordenagailu, tableta edo telefonotik beste euskaldun batzuekin hitz egin nahi baduzu, online eskaintza ere baduzu.

Parte-hartzea DOAKOA da, eta hamaika abantaila eskura daitezke: emanaldietarako txartelak, opariak eta deskontuak harpidetzetan.

GURASOLAGUN

Familientzako eskaintza da; jolasak, txangoak eta tailerrak egiten ditugu, helduak eta haurrak batera aritzeko. Hainbat familia batzen direnez, aukera aproposa ere bada lagun berriak egiteko. Asteburu-pasak ere antolatzen ditugu.

EKINTZA OSAGARRIAK

Antolatzen ditugun ekintzen bidez, beste hainbat aukera topatuko dituzu euskara praktikatzeko. Besteak beste: kultur emanaldiak, hitzaldiak; irakurzale-klubak; tailerrak (sukaldaritza, eskulanak, dantza...); Mintzodromoak...

Kirolaren edo naturaren inguruko jarduerak ere egiten ditugu: mendilagun, bizikletaz ibiltzeko taldeak, martxa nordikoa, yoga, eskia, eskalada...